XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izendatzaileari dagokionez, enpresan erabilitako benetako kapitala soilik hartu behar da kontutan.

Horregatik, ez dira kontutan hartuko kapitalaren erregularizatzaile-izaera dutenak, hala nola, akziodunen kontua, karteran dauden baloreak, etab.

Bestalde, ezagutu nahi duguna enpresak bere esku jarritako kapital-multzoari atera dioen errentagarritasuna baldin bada, honi gehitutako mozkin-zatia ere ez dugu sartuko.

Aktibo totalari dagokionez aktibo netoa da hartu beharrekoa, hau da, amortizazioa kendu ondorengo balioa; horrela isladatuko bait dugu enpresan benetan inbertitutako balioa.

Kalkulu hauek egiteko ordena-kontuak inoiz ez dira kontutan hartuko.

Izendatzaileari dagokionez zein mozkin kontsideratu izaten da arazoa: sozietateen gaineko zerga eta besteren kapitala erabiltzeagatik ordaindutako interesak kendu aurreko mozkina ala kontzeptu hauek kendu ondorenengoa.

Honi erantzuteko lortu nahi diren helburuak izan behar dira kontutan.

Enpresak bere esku jarritako kapitalei ordaintzeko ahalmena ezagutu nahi badu, argi dago sozietateen gaineko zerga eta besteren kapitala erabiltzeagatik ordaindutako interesak kendu aurreko mozkina erabili beharko dela errentagarritasunaren kalkuluetan.

Izan ere, enpresak lortzen duen mozkina, akziodunei dibidenduak, besteren kapitalaren interesak eta zergak ordaintzeko erabili beharko du.

Honetaz aparte, ratioaren kalkulu zuzena egiteko, izendatzailean urtean zehar inbertitutako kapitalen batezbestekoa hartuko da, zeren eta inbertitutako kapitalen kopurua urtean zehar aldatuz joaten bait da, hau da, kapital horiek ez dira urtean zehar finkoak izaten.

Azkenik, hemen ere enpresaren ohizko iharduera eta ohizkoa ez dena banandu egin behar direla esan behar da.

Horregatik, ohizko ihardueraren bidez lortutako mozkinak eta horiek lortzen erabilitako kapitala izango dira kontutan hartuko direnak.